XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eragiketa matematikoak.Eguneroko hizkeran
Etxeberriatarren artean adibidez,
Trafiko-zentralean ere
Beste adibide batzuk: Etxeberria jauna bankura joan da txeke bat kobratzera:
Bi gaizkile atxilotuak izan dira: ertzainen
Mikel ariketak ari da egiten harbelean:
Honela ba, operazioak edo eragiketak egitea ekintzak burutzea da; eguneroko bizia horrelako ekintza pila baten multzoa da, baina denak gure buruaren gidaritzapean egindakoak, berak aukeratzen baitu egin behar diren ekintzak, zein ordenatan eta zein ingurugirotan egin.
Eragiketa trukakorrak eta ez-trukakorrak.Badira operazio batzuk ondorio desberdina dutenak, gordetzen den ordenaren arabera; berokia eta jaka jartzea, ordena berezi bat gordetzea eskatzen duen operazioa da: lehenengoz jaka eta gero berokia.
Alderantziz eginez gero, oso ondorio desberdina izango dugu, edo beharbada ezinezko gertatuko zaigu.
Baina gure operazioa txapela eta berokia jaztea bada, argi dago berdin izango zaigula nahi dugun ondorioa lortzeko, lehenbizi txapela eta gero berokia jaztea edota berokia lehenengo eta txapela gero jaztea.
Ekintza trukakorra eta ez trukakorrak hain sarritan baititugu gure aurrean, konturatu ere ez gara egiten ia; gure burua da baina erne dagoena, eta nola jokatu behar dugun azkar erabakitzen duena.
Hitzegiten edo idazten dugunean, hitzak osatzen ditugu alfabetoko letrak ordenatuz: letrak ordenatzeko ekintza hori ez da trukakorra.
LORA hitza idatziz adibidez, L, O, R, eta A, letrak ditugu orden berezi batean: beste era batera ordenatzen baditugu letra hauek, esannahi desberdineko hitzak sortuko ditugu, ALOR, ARLO, ORLA, bezala, eta zentzurik gabeko multzoak ere bai: Alro, loar, etabar....